Sexu informazio bulegoa
Sexu informazio bulegoa
![]()
Bulegoa 2006ko martxoan zabaldu zen, Bizkaian dagoen sexualitateari zuzendutako lehen udal gune profesionala da.
Helbururik garrantzitsuena Basauriko herritarrak, umeak, gazteak, emakumeak eta gizonak, hezitzaileak...sexualitateari buruzko zalantzak dituztenean, beldur hauek desagertarazteko eta zalantzak argitzeko hona hurbiltzea da. Baita harremanak berdintasunean bizitzen eta gozatzen erakusteko.
Bulegoan, zeuen itaunak modu egokienean eta pertsonalki entzunak izango dira. Sexualitateaz hitz egin behar eta nahi duten pertsonak, ikuspegi profesional, positibo, biziko eta norberaren garapenerakoa aurkituko dute.
Zeuen zalantzak argiten ditugu eta informazioa eskeintzen dizuegu gai guzti honei buruz:
- Maitasun harremanak,
- Sexu-plazerraren bilaketa,
- Orientazio homosexual eta heterosexualak,
- Arrisku jokabide eta jarrerak
- Prebentzio bideak
- ...arduratzen zaizun beste edozein gai
Telefonoa:
900.101.709
Deitu, utzi zure mezua eta telefonoa, jarriko gara zurekin harremanetan
Arreta ordutegia:
Asteazkenetan, 10.30tik 14.30etara eta 15.30tik 19.30etara.


