Oroipen historikoaren berreskurapena
Oroipen historikoaren berreskurapena
Gure udalerrian badago Basauriko eta basauritarren historia erakusten duen material historiografikoa. Hala ere, Berdintasun Sailetik iruditu zitzaigun material hori ez zela nahikoa emakumeen iragana eta emakumeek Basauriko eraldaketari egin dizkioten ekarpenak ezagutzeko. Ez zen Basauriko historia, udalerri legez, berreskuratu nahi zena. Emakumeak aintzatetsiak izan behar ziren. Bertan jaio zirelako edo bertara immigratu zutelako, bizitza hemen egiten ari ziren emakumeak ziren.
![]()
Proiektu honen beste ezaugarrietako bat da, iragana ezagutzeko kontsultatu behar ziren iturri historikoetan, emakumeek okupatu zutela iragan eta orainaldi hura.
![]()
Hitzaren eta ez testigantza idatziaren bila aritzeak "egia" historikoari balioa kendu ziezaiokeen, baina proiektu honen helburua ez zen ikerketa "zientifikoa" egitea. Hitza bilatzeak hitzaren zentroan zeuden pertsonak, hau da, narratzaileak eurak, deskubritzea zekarren.
Eta deskubrimendu horretan, memoria kolektiboa konpartitze horretan, gure udalerriko adineko emakumeek aintzatespena jaso behar zuten, baina, batez ere, onartuak eta identifikatuak izan behar ziren, Basauriko adineko emakumeen partaidetza sozio-politikoa handitzeko prozesuranzko bidea batera hasi ahal izateko.
![]()
![]()
Itsatsitako dokumentuak


