MARTXOAK 8 EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Jatorria XIXgarren mendeko bukaeraren nazioarteko emakumeen mugimenduan kokatu dezakegu.

Martxoaren 8a

Emakume Sozialisten Nazioarteko Bigarren Batzarrean, 1910garren urtean Copenhague-n ospatua, Clara Zetkin-ek, Alemaniako emakume mugimenduaren aitzindari, Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna ospatzea proposatu zuen. Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren lehen ospakizuna 1911-ko martxoaren 19an izan zen, Austria, Alemania, Dinamarka eta Suezian.

Martxoaren 8a

Hurrengo urteetan Emakumeen Nazioarteko Eguna herrialde ezberdinetan ospatzen joan ziren, data ezberdinetan 1914 urterarte, non data guztiak bateratu ziren martxoak 8an. 1977 urtetik aurrera, ofizialki Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna aintzatetsi zen.

Martxoaren 8a

Elkarte feministak, eta azkenaldian instituzioak ere egun hau aprobetxatzen dute sensibilizazio kanpainak prestatu eta kalera irtetzeko euren eskabideekin. Basaurin, orain arte, Berdintasun Arloak eta Berdintasun Kontseiluak batera lan egiten dute elkarrekin kanpainak proposatzeko, urtean zehar sakontasun gehiagorekin lantzen diren gaiekin zerikusia dutelarik, adibidez, kirola, memoria historikoaren berreskurapena edo emakumeen parte-hartze politikoa.