Konziliakzioak
Maiatzaren 20an, Basauriko Udaletxeko Berdintasun Sailak bizitza laboralaren eta pertsonalaren arteko kontziliazioaren inguruko jardunaldia antolatu du. Ekintza hau, Emakunderen VII. Berdintasunerako Gunean kokatzen da eta udalerri mailan egindako kontziliazio-diagnostikoaren emaitzak aurkeztera zein gaia bera jorratzeko mahai-ingurua burutzera bideratuta dago. Erantsita doakizue diptikoa eta kartela, informazio guztiarekin. Sarrera librea izango da, ez da behar konfirmaziorik.


