Kirola

Batez ere emakumeek praktikatzen dituzten kirolei balioa kentzea eta emakume kirolariak ikusezin bihurtzea ohiko egoerak dira kirolaren munduan, eta hori argi ikusten da, esate baterako, komunikabideek emakume kirolariak tratatzen dituzten moduan edo euren lehiaketek ez dutelako gizartearen, erakundeen edo enpresen babesik. Emakumeen eta gizonen berdintasuna sustatzeko lanean, egoera injustu hori salatzearen eta emakumeek kirol praktika osasungarriak bertan behera ez uzteko ekintzak bultzatzearen helburuak beti egon behar dira presente. Kirolean zuzentasun gehiago lortu nahi izatea da emakumeei eurentzako denbora eta espazio batera sartzeko aukera ematea, konpartitzeko, gozatzeko eta euren burua zaintzeko.

kirola

Gogo horrekin, eta lehenago abian jarritako "Generoa eta kirola" proiektuari jarraipena emateko interesarekin, 2004ko lehenengo seihilekoan programa hau garatu zen. Aurreko proiektuak kirol arloko esku-hartzearen bidea ireki zuen, agente sozialen eta zenbait udal erakunderen arteko lankidetza estrategia baten bidez. Estrategia hori oso egokia izan zen.

kirola

Gauzak horrela, "Generoa eta kirola" programaren helburua da lan ildo hori berreskuratu eta sendotzea, aurretik proposatutako helburuak handituz eta ekintza proposamen berrien aldeko apustua eginez. Zeharkakotasuna (esku-hartze estrategia gisa) eta partaidetza (lan metodologia gisa) oso argi ikus daitezke programa honen sorreran eta inplementazioan, eta horiexek izan dira bi arlorik nabarmenenak.

kirola

Izan ere, aurreko beste proiektu batzuetan ez bezala, Kirol Saila izan da, eta ez Berdintasun Saila, proiektua sustatu behar duen berdintasunerako teknikaria kontratatu duena. Sail biek konpartitu dute programa hori betetzeko dagoen aurrekontua. Gainera, jardueren diseinua, programazioa eta betearazpena lantaldeen bitartez garatu da. Talde horiek aldian-aldian bildu eta programa aurrera eramateko koordinatzen ziren.

kirola

Itsatsitako dokumentuak