Jabekuntza eskola

Jabekuntza Eskola 2003an, Basauriko udalaren berdintasun arlotik sustaturik, jaio zen proiektu aintzindaria da. Udalerriko emakumeen elkarte-mugimendua suspertzeko helburuarekin sortu zen, elkartuta zeuden zein elkartuta ez zeuden emakumeengana hurbilduz. Proiektuaren harrera oso ona izan zen, horregatik 2004an Getxo, Ondarroa eta Ermua elkartu egiten dira Basauri-ekin. Emakumeentzako Jabekuntza Eskolen Sareasortzeko?

ZERGATIK EMAKUMEENTZAKO JABEKUNTZA ESKOLEN SAREA?

SAREAN lan egiteak esperientzia, gomutazio eta ezagupenen elkartrukea, eraginkortasun handiagoa eta baliabideen erabilera hobea ahalbidetu egiten du; ESKOLA formatua, proiektu osoan, partaidetzarako prestakuntza eta gaikuntzaren garantizan oinarritzen da; eta azkenik, EMAKUMEENTZAKO JABEKUNTZA, bakarkakotik kolektibora dagoen prozesua azpimarratzen du, zeinen bitartez, gure gizartea eta bertan dugun lekua, emakumeok kritikoki aztertu eta aldatu dezagun behar ditugun ezagutzak, trebetasunak eta emantzipaziorako jarrera lortu egiten dugu.

HELBURUAK

Emakumeentzako Jabekuntza Eskolak, emakumeek politika publikoetan eragina izan dezaten, gizarte eta politikan emakumeen partaidetza sustatzea du helburu, historikoki emakumeak kanporatuta egon garen eremua baita.

HARREMANETAN JARTZEKO:

Teléfonoa: 94.426.03.40
Axular 28
jabekuntzaeskola@basauri.net

jabekuntza eskola