Texto

Gizonak emakumeen kontrako biolentziaren aurka borroka egiteko ekintzak garatzea zen proiektu honetan planteatutako helburu nagusia. Ez da bidezkoa biolentziari irtenbidea emateko lana soilik emakumeen sorbalden gainean egotea.

Gizonekin lana

Gainera, guztiz beharrezkoa da gizonak presente eta arduratsu agertzea arazo sozial horren aurrean, izan ere, gizon askok emakumeen kontra jarrera iraingarri, mehatxagarri eta oldarkorrak dituzte, eta aurre egin behar zaie jarrera horiei. Proiektu honek, aitzindariena izateagatik, publikoki gehien zabaldu zena izan zen. Benetan berritzailea zen gizonak inplikatzea emakumeen kontrako biolentziaren kontra. Jasotako erantzun garrantzitsuak bere jarraipena eragin zuen.

Gizonekin lana

Proiektuaren aldi honetan sustatu ziren ekintzak honako hauek izan ziren:

  • Biolentzia eta maskulinitateari buruzko tailerrak gizonezkoei zuzendutakoak.
  • "Gizonak emakumeen kontrako biolentziaren aurrean" jardunaldiak, 2003ko uztailearen 4ean eta 5ean egin ziren eta 140 lagun bertaratu ziren horietara.
  • Gaur egun garatzen ari den programari jarraipena emateko bi gizonezko Berdintasun Teknikarien kontratazioa.

Itsatsitako dokumentuak