Sarrera

Emakumeentzako herri debekatuaren maparen bitartez, gure hiri eta herriak eraikitzeko erak gure eguneroko bizitzan duen eraginari buruzko hausnarketa bultzatu nahi dugu. Gauetan emakumeak ez-seguru sentitu daitezkeen lekuak eta pasaguneak identifikatzean datza. Gizarte osorako, baina espezifikoki emakumeentzako, hiri seguruagoak lortzea oso helburu garrantzitsua da. Sexu-erasoak jasatzeko beldurra dela eta, batez era gauetan, emakumeek beraien gorputzen mugikortasuna eta herriko gune desberdinez gozatzeko aukera mugatu egiten dute.
Hiri-diseinua emakumeen kontrako indarkeriarekin zuzenean erlazionatuta dago. Leku konkretu batek segurtasun sentsazio handiagoa edo txikiagoa sorrarazi dezake faktore hauen arabera: iluminazioa, ikuspena, erraztasunez norabidea aurkitzeko aukera, hurbilean etxeak egotea, etabar.

debekua

Emakumeentzako herri debekatuaren mapa munduko leku desberdinetan aurrera eraman egin da, adibidez India eta Kanadan. Hemen, Euskal Herrian, Donostian eta Iruñean antzeko esperientziak gauzatu dira. Basauri ekimen hau emakume gazteen ikuspegitik garatzean aintzindari da, honekin emakume gazteak egiten diren kaleko erabilera desberdinen eta berdintasunezko espazioa sortzeko beharraz ohartaraztea nahi ditugu. Era berean, hirietako gozamena eta erabilera egokia egiteko emakume gazteek aurkitzen dituzten oztopoak identifikatu nahi ditugu.
Mapa hau Madrilgo Emakume Hirigileen kolektiboaren laguntzarekin egindako tailer baten ondorio da eta Basauriko emakume gazteen talde baten hiriari buruzko iritzia jasotzen du.

debekua

Mapa honek ez du helburu leku gatazkatsuen seinaleztapen zehatza egitea, baizik eta
Askotan isildutako gai baten inguruko guztien hausnarketa, hau da, emakumeek beraien hiriak lasaitasun osoz gozatzeko beldurra.

Documentos Adjuntos