Emakumeenganako Indarkeriaren Biktimen Arretarako Protokoloa
Sarrera
Basauriko Emakumeenganako Indarkeriaren Biktimen Arretarako Udal Protokoloaren helburua sexu-erasoak edo tratu txarrak jasan dituzten emakumeen arretan inplikatuta dauden zerbitzu guztien koordinazioa da, herrian dauden baliabideekin arreta beharrei aurre egiteko.
Zehazten diren koordinazio mekanismoek, herrian asistentzia ibilbidea osatzen duten zerbitzu guztiak barnean hartzen dituzte, jarduera esparru ezberdinetan:
- Osasun-zerbitzuak (Osakidetzaren anbulategiak)
- Polizia-zerbitzuak (Ertzaintza eta Udaltzaingoa)
- Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak
- Emakumeentzako Informazio Zentrua
Instituzioarteko koordinazioa asistentziazko prozesuaren fase guztietarako izango da, biktima bakoitzaren kasu zehatzaren arretaren hasieratik amaitzen den arte, erabilgarri diren babes-instrumentu guztiak martxan jarriz eta horien eraginkortasunaren jarraipena eginez.
Protokolo hau ezaguna den emakumeen biktimizazio bikoitza sahiesteko saiakera da, erasoa jasateaz gain euren bizipenak behin eta berriro kontatu behar zituzten, horrek zekarren sufrimendu latzarekin.


