Emakumeen informazio zentroa

Emakumeen informazio zentroa

sexua

Egungo legeek emakume eta gizonezkoen arteko berdintasuna aldarrikatzen duten arren, zenbait egoeretan ¿lanean, kalean edo geure etxe barruan¿ ez dira emakumezkoen eskubideak errespetatzen. Gure helburua da errealitate hau salatzea, eta horrelako egoerak jasaten dituzten emakumezkoei laguntza eskeintzea. Horregatik, erasotu bazaituzte, tratu txarrak jasan badituzu, edo edozein egoeratan zaudelarik ere, zure eskubideak ezagutu nahi badituzu, hurbil zaitez eta aholkua eska ezazu. Irtenbideak aurkitzeko lehenengo pausua informazioa da.

Zerbitzuak

  • Informazioa
  • Aholkularitza eta laguntza juridikoa
  • Laguntza psikologikoa

Zeri buruzkoak

  • Erasoak
  • Tratu txarrak
  • Banaketak eta dibortzioak
  • Egitatezko bikoteak
  • Etxe langileen eskubideak
  • Diskriminazioa lanean
  • Jazarpen sexuala...

Ordutegia

Astelehenetik-ostiralera: Goizez 9,30etatik 13,30etara
Astelehenetik-ostegunera: Arratsaldez 16,00etatik 19,30etara

Helbidea:

Leon kalea 13, lonja 48970 BASAURI. Telefono zenbakia: 94.449.46.49

Itsatsitako dokumentuak