Emakumeen aztarnen maparen aurkespen Basaurin

Egun hauetan aurkezten ari garen emakumeen aztarnen mapa Basaurin, historia, emakume eta hiriaren gaineko ikerketa baten emaitza da. Mapa honek geure herriko emakumeen memoria kolektiboa berreskuratzea eta agerikoa egitea ahalbidetzen digu.

Basauri gizarte borroka eta lorpenetan tradizio handia duen udalerria da. Horietako gertaera batzuk funtsezko erreferentziak dira gizarte mugimenduetarako, esaterako, Basauriko 11 emakumeei abortatzeagatik egin zitzaizkien epaiketak Mugimendu Feministarako edo Bandas eta Firestoneren grebak Langileen Mugimendurako.

Egun eta erdi honetan zehar hausnarketa egiteko aukera izango dugu garrantzizko une gogoangarri eta lorpen hauek baita horien protagonistak ere ezagutzeko, berreskuratzeko eta batzeko, kolektiboagoa eta bateragarriagoa den “historia" berreraiki ahal izateko.

Horrez gain, aztarna gisa identifikatutako leku eta une hauek bizi izan zituzten protagonista batzuk aurrez aurre entzun ahal izango ditugu, euren eskutik, eta emakumeen mugimendu basauriarra osatzen dutenekin, larunbatean jardunaldien barruan inauguratuko dugun ibilbide hori egiteko.