Berdintasun planak
Basaurin orain arte Berdintasuneko bi Plan izan ditugu, berdintasunaren alorrean izan beharreko jarduera-eredu gisa balio izan dutenak. Eredu hori, aukera berdintasunari dagokionez, udalerriko premiei erantzuteko egokia izan zedin, 2000 urtean, udalerriaren errealitateari buruzko diagnostikoa, aukera berdintasunaren gaia hartuta, egiteari ekin zitzaion, eta prozesu hori 2002 urtean amaitu zen, Basauriko udalerrirako, emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunerako I. Plana onestearekin batera. Planean esku hartzeko sei arlo adierazten dira, zeinak elkarren artean harremana duten:
- Administrazioaren egokitzapena barne mailan.
- Prestakuntza eta enplegua.
- Gizarte ekintza eta zerbitzu sozio-komunitarioak
- Hirigintza.
- Kirola eta astialdia
- Gizarte parte hartzea
Arlo horietako bakoitzerako helburu bereziak planteatu ziren, batzuetan basauritar herritarrei zuzenduta zeuden, eta beste batzutan, Basauriko Udal barruko pertsonei.
2003 urtean egindako ebaluazioak, alde batetik, beste gauzen artean, I. Planean planteatutako helburuen betetze-maila zehaztu zuen, eta bestalde, etorkizunerako iradokizunak planteatu zituen.
Jarduera iradokizunak
- Gizarteko agenteen artean sareak sortzeari bultzada ematea.
- Agente berriak kontuan hartzeari kasu egitea, hala nola sindikatuak.
- Aukera berdintasun gaian, langileen prestakuntza sustatzea.
- Esperientziak elkar trukatzeari eta ondorioak ateratzeari bide ematea.
- Sentsibilizazio eta barne-hausnarketari dagokionez, esku hartzea bultzatzea.
- Berdintasuneko Arloari baliabide gehiago ematea.
- Prozesuan, talde politikoen inplikazio erreala bultzatzea.
Berdintasuneko II. Udal Plana, aurrenekoaren aldean, zeina kanpoko aholkularitza bitartez egina izan zen, Berdintasuneko Teknikari batek diseinatua izan da, eta hori Basauriko Udalak berak kontratatu zuen. Aldaketa horrekin konpromiso eta eraginkortasun handiagoko estrategia bultza nahi da, bai jardueren diseinua egitekoan, bai ondorengo ezarpenean.
II. Plan horretarako aurreikusi diren helburuak zazpi arlotako esku hartzearen bidez egituratu dira:
- Generoaren ikusmoldea barneratzea toki administrazioan.
- Enplegua eta ekonomia independentzia
- Eginkizunak banatze aldera, eta zainketaren erantzukizunera.
- Emakumeek jasan dezaketen indarkeriaren aurka borrokatzea.
- Gizartean parte hartzea eta jabekuntza.
- Kirola eta bizi-kalitatea.
- Ebaluazioa eta jarraipena.


