Berdintasun kontseilua
Berdintasun kontseilua
Zer da?
Basauriko Udalaren Berdintasunerako Kontseilua 2000ko abenduaren sortu zen. Kontseilu-sektoriala da, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legean aurreikusita dago eta emakumeen mugimendu antolatuaren eta instituzioaren arteko elkarrizketarako eremua izan nahi du.
Udalerrian dauden emakumeen elkarteek osatzen dute eta kontseiluburua Berdintasun Arloko zinegotzi eskuordetua da. Idazkaria, berriz, arloko teknikari funtzionarioa da.
Eratu aurretik, udalerrian zeuden elkarteen artean bazegoen ekintza-unitatearen tradizioa, emakumeen diskriminazioarekin amaitzeko izango ziren zerbitzuak, baliabideak eta neurriak aldarrikatzeko asmoz. Hortaz, Kontseilua eratu izana eta berau bizirik irautea aurreko ibilbide osoaren emaitzaren jarraipena eta, aldi berean, emaitza ere bada.
Zeintzuk dira haren helburuak eta eginkizunak?
Kontseiluaren helburua da emakumeen eta instituzioaren arteko komunikazioari laguntzea, demokrazia parte-hartzailean sakontzek.
![]()
Basauriko Berdintasunerako Kontseilua osatzen duten elkarteak
- Ate Zabalik
- Manuela Egiguren: soziokulturala.
- Alargunen elkartea.
- Basauriko Emakumeen elkartea.
- Helduentzako Eskolako emakumeen taldea.
- Rosa Luxemburgo Emakume Taldea
- Emakumearen sustapenerako zentroa
- Emakumeak aniztasunean
- Hemengo eta Hango Emakumeak
Jarduerak
rloaren baitan egiten diren ekintza eta jarduera guztiak Kontseiluan aldez aurretik eztabaidatzen dira. Honako hauek dira Kontseiluak bereziki bultzatzen dituen jarduera eta kanpainetako batzuk:
- Martxoaren 8ko kanpaina, "Emakumeen Nazioarteko Eguna"
- Azaroaren 25eko kanpaina, "Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna"
- Ekintzak San Faustoko jaietan.
- Emakume Saharuiekin elkartasun proiektua
- Martxoak 8
http://berdintasuna.basauri.net/eu/content/martxoak-8
- Zaragoza
http://berdintasuna.basauri.net/eu/content/casa-de-la-mujer-de-zaragoza
- 2005.ko Madrilgo Kongresua
http://berdintasuna.basauri.net/eu/content/2004ko-madrilgo-kongresua
- Jaiak
http://berdintasuna.basauri.net/eu/content/jaiak-0
- Sahara
http://berdintasuna.basauri.net/eu/content/sahara
- Azaroak 25
http://berdintasuna.basauri.net/eu/content/25n
- 2008ko Basauriko jaiak
http://berdintasuna.basauri.net/eu/content/2008ko-basauriko-jaiak


