Beldur Barik 2011

Beldur Barik! sariaren 2. ediziorako deialdia

BERDINSAREAK, Emakumeenganako Indarkeriaren aurkako eta Berdintasunaren aldeko Euskadiko Udalen Sareak, antolatuta, EUDELek bultzatuta, hauen guztien babesarekin: Emakunde, Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen Arretarako Zuzendaritza eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (EHU) eta EiTBren lankidetzarekin.

Helburua:

BERDINSAREAk Beldur Barik! Jarrera sariaren bigarren edizioa deitu du; oraingo honetan, errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukidetasunean eta indarkeria tinko baztertzean oinarritutako jarrera eta jokabideak hartuta emakumeenganako egungo desberdintasun-egoerari neska-mutilek aurre nola egiten dieten erakusten dituzten adierazpen artistikoak aitortu, baloratu eta bultzatu nahi ditu lehiaketak.

Informazio gehiago: www.beldurbarik.org