Azaroaren 25 emakumeenganako indarkeriaren kontrako eguna
Azaroaren 25ean, Emakumeenganako Indarkeriaren kontrako Eguna dela medio, jende gaztearengan arreta jarri, eta bereziki gure Udalerrian Indarkeria sexista jasaten duten neska gazteei zuzendutato kanpaina bultzatu nahi dugu.
Hauxe da aurtengo kanpainaren leloa: BELDUR BARIK. Gazteak, berez, ez dira beldur, baina beldurra izaten ikasten dute; horregatik, baliabideak eman behar dizkiegu, ahul sentiarazten dituzten ezaugarriak identifikatzen irakatsiz.
Hainbat EKIMEN JARRI DITUGU ABIAN neska gazteei ahultasunari aurre egiteko baliabideak emateko asmoz, eta boterea hartu dezaten errazteko; beste aldetik mutil gazteekin lan egingo du, jarrera sexisten prebentziorako eta erasoen aurrean jarrera aktiboa hartu dezaten animatzeko.
Animatu zaitezte aurkeztu berri dugun abestia herriko plazan kantatzera, baita banatu ditugun puntu moreak zuen etxeetako leihoetan jartzen
EMAKUMEEN KONTRAKO INDARKERIARI EZ!


