AZAROAK 25 EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

AZAROAK 25 EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA

1981garren urteko Azaroaren 25-a Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko eguna aintzatetsi zen Bogotán (Kolonbia) ospatu zen Hego Amerika eta Karibeko lehenengo topaketa feministetan. Ekitaldi honetan emakumeek sistemakiko jasaten duten genero indarkeria salatu zen, etxe barruko tratu txar psikologiko eta fisikoetatik, bortxaketa, tortura sexuala eta estatuko indarkeriararte.

azaroak 25

Proposamen hau, ofizialki, 1999an Nazio Batuek Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna bezala onartu zuten. Data hau erabaki zuten, 1960 urtean Mirabal ahizten hilketa bihotzgabearen oroipen gisa. Hiru ahizpa hauek Dominikar Errepublikako ekintzaile politikoak ziren eta Rafael Trujillok, dominikar gobernariaren aginduz erailak izan ziren.

azaroak 25

Geroztik, lehenengo elkarte feministek eta beranduago instituzioek eta beste emakumeen elkarteek egunero mundu osoan emakumeak hiltzen dituen indarkeria sexistaren aurkako borrokara gehitu dira. Basaurin, Berdintasun sailak, Berdintasun Kontseiluak proposatuta kalera irtetzen da hiritar guztiei zuzendutako kanpainekin edo bereziki gizonei edo gazteei zuzendutakoekin. Azken urteotan, egun honetan eta esfortzuak bateratzeko helburuarekin, Eudel-en elkartuta dauden Euskal Autonomi Elkarteko hainbat udaletxek kanpaina bakarra bultzatzen dute.

Itsatsitako dokumentuak