AURKEZPENA
Berriak
Basauriko historia... Berdintasun arloaren jaiotza
Basauriko zenbait emakume talde aitzindari izan da, estatu mailan, udalerriko emakumeei zerbitzuak eskaintzen, beren eskubideen gainean informazioa ematen, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren alde lan egiteko helburuz, aurrekontu publikoa egon zedila eskatzen. Basauriko Udalari dagokion erantzukizunetik abiatuta, herritar guztien eskubideak babesteko erakunde publikoa den heinean, eta emakume taldeek egindako ahalegina eta lana kontuan hartuta, 2000ko abenduan, emakumeen eta gizonen arteko Aukera Berdintasunerako Arloa sortzen da, eskumen, funtzio, langile –Berdintasuneko Teknikaria- eta aurrekontu bereziekin
Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunerako Arloak dituen helburuak eta estrategiak
Basauriko Berdintasun Arloak, berdintasuna bultzatzen duen udaleko atala den heinean, emakumeen eta gizonen arteko harreman berdintasuna bilatzen du, eta horretarako, programak, planak eta proiektuak jartzen ditu abian, emakumeen eta gizonen arteko desberdintasun eta diskriminazio egoerak zuzendu edo konpentsatzeko, generoaren araberako sozializazio-ondorioei aurka egiteko, eta berdintasunezko eredu soziala bermatzeko. Guzti horrekin lege-berdintasunetik eta azaleko berdintasunetik haratago joan nahi da, eta emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasuna lortzeko helburuzSortu zenetik, arlo horrek bere egin ditu udal politika publikorako indarrean leudekeen arau guztiak, berdintasun arloan udalaren gainetik dauden erakunde desberdinak ezarritakoak, nola diren Europako Kontseilua, Emakumearen Institutua eta Emakunde.
Eta erakunde horiek egin ditzaketen gomendioei kasu eginez, gure esku hartzea garatzeko orduan, estrategia bikoitza erabiliko dugu. Era honetan:
1. Berdintasuneko udal politika espezifikoen diseinua, ezarpena eta ebaluazioa emakumeen desberdintasun eta diskriminaziotik eratorritako arazoei aurre egiteko xedearekin.
2. “Mainstreaming” edo generoaren zeharkakotasuna. Hau da, udal prozesu politikoak antolatu, hobetu, garatu eta ebaluatu egingo dira, modu horretan genero ikuspegia, Basauriko bizitza politikoko maila, etapa eta eremu guztietan erabilia izan dadin.
Arlotik estrategia bikoitz hori bultzatzeko ahalegina egin dugu. Eta horretarako alde batetik, kolektibo gisa, gizartean egoera bidegabea eta kaltegarria jasaten duten emakumeei arreta berezia eskainiko die, eta bestetik, zeharkakotasunetik lan egingo du, berdintasuneko politika ez dadin ghetto bihurtu, baizik eta zentraltasuna izan dezan agenda politikoan.
Parte hartze soziala eta politikoa bultzatzea; laneko helburu eta metodologia
Berdintasuneko eredu soziala lortzeko helburua izanik, berdintasuneko arloak lehentasuna ematen dio emakumeen parte hartze sozial eta politikoa bultzatzeko lanari. Izan ere aurrera egiteko, emakumeek oraindik ere jasaten duten desberdintasun eta diskriminazioaren kontzientzia hartzetik, eta jokatzen duten sexuaren araberako rol, estereotipo, jokabide eta egiturak aldatzetik, bakarrik, egingo baitugu aurrera, gizarte zuzen eta berdintasunezko batera.
Zentzu honetan, arlotik egiten diren esku hartze guztiek parte hartze sozial eta politikoa begiesten dute, bai zeharkakotasuneko helburu bezala bai laneko metodologia bezala.
Jarduera esparrua: Basauriko emakumeen eta gizonen arteko Berdintasunaren II. Plana
Berdintasuneko planek gure esku tresnak eta jarduera-markoa jartzen dizkigute, emakume eta gizonen arteko berdintasunaren alde esku-hartze planifikatua eta sistematikoa ahalbideratzeko helburuz. Horietatik abiatuta, emakumeen bizitza-baldintzetan, eta horiek gizonekiko dituzten jarreretan, eragin nahi dugu. Horretarako, bai herritarrei bai administrazio barrura zuzendutako helburuak eta neurriak planifikatzen dira.
Basaurin orain arte Berdintasuneko bi Plan izan ditugu, berdintasunaren alorrean izan beharreko jarduera-eredu gisa balio izan dutenak. Eredu hori, aukera berdintasunaren inguruan, udalerriko beharrei erantzuteko egokia izan dadin, udal mailako errealitatearen berri eman digun txosten-diagnostikoa egin dugu aurretik.
Gaur egun arloan, Basauriko emakume eta gizonen arteko berdintasuna lortzeko II. Berdintasuneko Plana dugu jarraibide.
Informazio gehiago nahi izanez gero, hemen sakatu. Berdintasuneko Planak
Harremanetarako
Anabel Sanz del Pozo (Berdintasuneko Teknikaria)
Bidearte eraikina. Bidearte kalea, 10
Tel. 944666336
Email: aisanz@basauri.net





